Autor: Mikel Lizarralde

  • Pello Osoro

    Kitto. Amaitu da ‘Nire erreferenteak’ proiektuko elkarrizketa-txanpa. Baina, hausnarketa txiki bat partekatu nahi dut zuekin. Elkarrizketak jarraitu badituzue jabetuko zineten oso antzerakoak zirela egiten nituen galderak. Eta behin eta berriz errepikatzen zen ideietako bat zen denok daukagula zerbait. Denok jaso dugu kolperen bat, nahiz eta ondorioek ez daukaten bista-bistakoak zertan izan. Makina bat ordu partekatu […]

  • Leire Calvo

    Zeinen garrantzitsua den non jartzen dugun arreta, perspektiba. Ikaragarri korapilatsua da Leireri gertatu zitzaiona. Lankide batek manipulazio bat egin zion eta horrek ondorio larriak sortu zizkion. Lankide eta arduradunen hasierako hitz onak laster amaitu ziren. Bizkarra eman zioten. Gezurra ari zuen. Lesio hark bizitza baldintzatu dio. Lankideen gezurrek egoera onartu eta aurrera egitea zaildu diote.…

  • Imanol Agirretxe

    Ez nuke topikoetan erori nahi Imanol Agirretxe aurkezterako orduan. Unibertsitateko nire lagunek esango luketen moduan, tipo naturala da Imanol. Sanoa. Zorionekoa izan da futbolari profesionala izatearren? Edota koitadua, ezin osatu, lesionatuta goiz samar futbola utzi behar izan zuelako? Perspektiba kontua. Lesioa lezio bihurtu du Imanolek eta gustura jaso dut bere lekukotza. Eta ikasi duena, ze…

  • Irati Idiakez

    Irati Idiakez getariarrak autobus istripua izan zuen Txilen, 2017ko abenduan. Horren ondorioz beso bat galdu zuen. Hasiera gogorrari aurre egin eta gaur egun snow-an mundu mailako lasterketetan lehiatzen da, bizitza gozatuz

  • Jokin Lizeaga

    Bi arrazoirengatik nago gaur pozik. Lehenik eta behin, Jokinen elkarrizketa argitaratzearren. Bere izena ezaguna egingo zaizu, ziurrenik, mendian makina bat lasterketa irabazia delako. Edota duela lau urte istripu larria izan zuelako. Sonatua izan zen duela lau urte gertaturikoa. Asturiasen lasterketa bat egiten ziharduela, markatu gabe zegoen zulo batean 15 metro behera erori zen. Berak istripua…

  • Uxoa Irigoien

    Errege egun bezperako oparia da gaurko hau. Tira, orain arteko zortzi elkarrizketak opari bat iruditzen zaizkit, baina zer esango dut ba nik! Mendi-korrikalaria izan zen Uxoa, gero arraunlaria, orain berriz mendira itzuliko da. Uxoak ekuazio arriskutsua lotu zuen: ez bazuen jaten, argalago zegoen; argalago egonda arinago zihoan; eta arinago joanda, irabazi egiten zuen. Logikoa. Baina…

  • Xabi Osa

    Non jarri arreta, maite gaituztenengan edota iseka egiten digutenengan? Ematen diguten horiengan edota kentzen digutenengan? Teoria denok dakigu, baina praktika da zailena. Xabik praktikatu behar izan zuen, derrigor. Ezberdin jaio zen, beso erdia falta zitzaiolako. Momentu zailak pasa zituen, baina inguruko bakar batzuen burlak gainditzen jakin zuen. Arreta maite zutenengan jarri zuen, bere bizitzaren kontrola…

  • Maria Iraolagoitia

    «Honek gauza onak ekarriko ditu» esan zidan emazteak ospitaletik etxeratu berritan. Denborarekin arrazoia eman diot. Nahiago nuke esklerosi anizkoitzik ez baneuka. Oso argi daukat hori. Nire egoera ona izan arren, bihar bertan sendabidea topatuko balute ahalik azkarren hartu nahiko nuke. Baina gaitzari gauza on bat onartzen diot: zaplada bat izan da. Gozatu bizitza. Eta zaplazteko…

  • Igor Elizburu

    Errespetuz begiratzen diet gurpildun aulkiei. Diagnostikoa jaso nuenean, gaitzari buruz Interneten bilatu eta hori bakarrik ikusten nuen. Hasieran uste nuen azkar xamar amaituko nuela halako batean. Gerora, ikusten ari naiz aulkian amaitzeko aukera hor dagoela, baina ez daukala zertan berehalakoa izan. Aulkiak ematen didan errespetuagatik nahi nuen hitz egin aulkian eserita dagoen norbaitekin. Urteak dira…

  • Nere Arrieta

    Nereri egindako elkarrizketa desberdina da. Orain arteko protagonistek bizitzan zehar jaso izan dituzte kolpeak. Nerek ez. Bera horrela jaio zen, displasia fibrosoarekin. Gaitz arraro batekin. Kolpea bizitzan zehar jasotzean gure bi ni daudela esan dezakegu. Aurrekoa eta ondorengoa. Eta konparazioak egiten ditugu lehengoa eta oraingoaren artean. Nerek ez du halakorik bizi. Izatekotan, bere lagunak ziren…