Autor: Mikel Lizarralde

  • Ibon Oregi

    Ez zait ganorazko hitzik etortzen Ibon Oregiren elkarrizketa zuei aurkezteko. Irudipena daukat bere bizipenen alboan txiki xamar sentitzen naizela. Norberak jaso dezakeen kolpe gogorrenetariko baten ostean aurrera egiteko konbikzioa dauka. Berak aitortzen duen moduan, bidea geratzen zaio, baina egingo du aurrera, ziur naiz. Demaseko indarra transmititzen du Ibonek. Elkarrizketa aurretik baino gehiago miresten dut orain […]

  • Ainhoa Lendinez

    Erotu nintzela pentsatuko zuen neurologoak. Izan ere, esan nion Himalayara joan nahi nuela. Nik, esklerosi anizkoitza diagnostikatu berria zion artaburu hark. Han egon berria da Ainhoa Lendinez. Himalayan. Baina urtea eskax hasi zuen, ebakuntza bat egin berri. Egin duen bidea ezagutu nahi nuen eta, bide batez, inbidia apur bat sentitu. Inbidia guztiz sanoa. Hemen daukazue…

  • Markel Irizar

    Objektiboak izanda, ni oso ondo nago. Oraingoz esklerosi anizkoitzak apenas izan duen eraginik nire egunerokoan. Ikusmenean pixka-pixka bat. Ezer gutxi. Ziurgabetasuna, bai, baina nire bizitza mugatzen edo baldintzatzen duen aldaketa nabarmenik ez dut sumatzen. Zorionekoa ni. Eta, hamaika aldiz esan dudan moduan, ez dut etor daitekeenari begira bizi nahi. Kolpeak badatoz, ikusiko dugu nola doan.…

  • Nire erreferenteak

    Gustuko dut besteak entzutea. Besteengandik ikastea. Besteen esperientziak entzun, barneratu eta niretzat balekoa den zerbaitekin geratzea. «Gipuzkoa herriz herri» egitasmoak bi hanka zituen: bizikletan 89 udalerriak bisitatzea eta niretzat erreferenteak ziren pertsonak ezagutu eta elkarrizketatzea. Nahikoa lan bizikletarekin ibiltzearekin eta bigarren zatia atzeratu egin nuen. Bakarrik ezin nuen. Beldur eszenikoa? Halakoan Pello Osoro agertu zen.…

  • Hiru Haundiak 2021, kronika; sekula gehiago egingo ez dudan gauza ustez dibertigarri bat

    Ohitura bat daukat. Superstizio moduko bat. Sekula ez dut janzten lasterketa bateko kamiseta proba amaitu arte. Lerro hauek idazten nabilen bitartean soinean daramat larunbatean amaitutako Hiru Haundietako kamiseta. Urduri nengoen probaren aurretik. Apenas egin nuen lorik bezperan eta siesta egiterik ez nuen lortu. Alabengana joan nintzen parkera. Hobeto nengoen beste guraso lagunekin hitz egiten. Afaldu,…

  • Badator Hiru Haundiak

    Datorren asteko larunbatean, urriaren 9an, Hiru Haundiak lasterketan irtengo naiz. 101 kilometroan Gorbea, Anboto eta Aizkorri igo behar, 24 orduko mugarekin. Ai ama! Aurreko kontakizuna, lasterketaren nondik norakoak eta kronika emailez bidaliko diet Bizi.eus-en harpidetuta daudenei. Sartu hemen zure e-posta eta jakinaren gainean egongo zara! Harpidetu * indicates required E-posta * E-posta horretarako soilik erabiliko…

  • Gipuzkoa herriz herri, zenbakitan

    89 udalerri 862 kilometro 146 eskari 331 arropa guztira 13.644 euro eskaritan 1.135 euro zuzeneko dohaintzak 10.624 euroko kostua arropatan 80 euro bidalketa gastuetan Biodonostiari egindako diru ekarpena: 4.075 euro Egin berri dugu dohaintzaren argazkia Biodonostiako lan-taldeak eta nik. Albistearekin batera dator. Hauxe da Gipuzkoa herriz herri ekimenaren lehen zatiaren amaiera argazki ederra. Eskerrik asko…

  • Prentsan egindako zenbait agerpen

    Atzo ETB1eko ‘Helmuga’ saioan erreportaje polit honetan atera ninduten, erronka, gaitza, kirola eta bizitzari buruz berbetan. Ea gustuko duzuen: Beste hainbat hedabidetan ere jaso dute erronka azken hilabeteetan: Diario Vasco (2020-12-26) Noticias de Gipuzkoa (2021-01-03) Berria (2021-01-05) Euskadi Irratia – Faktoria Radio Euskadi Oñati Irratia

  • Hamabigarren etapa, bapo, amaitu da ‘Gipuzkoa herriz herri’!

    Nire lema ‘hemen eta orain’ den arren, azken egunetan sarri joan zait burua azken etapa nolakoa izango zen pentsatzera. Jo, eta zer esango dut ba, ezin zen hobeto irten. Perfektua izan da. 2019an Zegama-Aizkorri egin nuenean bizitako momenturik politenetakoa izan zen Urbiatik Andraitzerako bidean lagunek eskoltatu nindutenean, to orduko argazkia: Eta oraingo honetan ere horrela…

  • Hamaikagarren etapa, opari handi bat

    Gaurko eguna opari bat izan da, ikaragarri ederra. Bidelagun jatorrak, toki politak, bazkari mundiala, eguraldiak errespetatu gaitu, … Zer gehiago eskatu nezakeen? Jai eskatua neukan gaurko baina eguraldiaren iragarpenak euria eta hotza zetozela esanda apur bat kezkatua nengoen? Oñati Irratiko Aratz Losadak esana zidan nirekin nahi zuela etapa egin, eta geratuak geundenez, hitzari eutsi eta Oñatirantz…