Bi arrazoirengatik nago gaur pozik.
Lehenik eta behin, Jokinen elkarrizketa argitaratzearren.
Bere izena ezaguna egingo zaizu, ziurrenik, mendian makina bat lasterketa irabazia delako.
Edota duela lau urte istripu larria izan zuelako.
Sonatua izan zen duela lau urte gertaturikoa. Asturiasen lasterketa bat egiten ziharduela, markatu gabe zegoen zulo batean 15 metro behera erori zen.
Berak istripua duela lau urte izan zuen, apirilean.
Orduantxe nengoen diagnostikoa onartzen. Aurrerago etorri zen mendian korrika hastearena.
Jokinek erorketaren oinazeekin jarraitzen du, baina ziur nago lasterketaren batean elkar ikusiko dugula. Pozik animatuko nuke Andraitzen gora, Zegamara jaisten hasi aurretik!
Eta pozik egoteko bigarren arrazoia: gaur nire urtebetetzea da!
Adinean aurrera joan ahala, orduan eta gehiago gustatzen zait nire eguna. Akaso urteak betetzearen alternatiba ez zaidalako interesatzen 🙂
Audioan
Podcast moduan ere partekatzen ditugu elkarrizketa hauek, hemen iritsi zaitezke haietara.
‘Nire erreferenteak’ proiektua
Hemen daukazu ‘Nire erreferenteak’ proiektuari buruz informazio gehiago:
- Aurkezpena
- Markel Irizar, lehen elkarrizketa
- Ainhoa Lendinez, bigarren elkarrizketa
- Ibon Oregi, hirugarren elkarrizketa
- Nere Arrieta, laugarren elkarrizketa
- Igor Elizburu, bosgarren elkarrizketa
- Maria Iraolagoitia, seigarren elkarrizketa
- Xabi Osa, zazpigarren elkarrizketa
- Uxoa Irigoien, zortzigarren elkarrizketa