Uxoa Irigoien


Errege egun bezperako oparia da gaurko hau.

Tira, orain arteko zortzi elkarrizketak opari bat iruditzen zaizkit, baina zer esango dut ba nik!

Mendi-korrikalaria izan zen Uxoa, gero arraunlaria, orain berriz mendira itzuliko da.

Uxoak ekuazio arriskutsua lotu zuen: ez bazuen jaten, argalago zegoen; argalago egonda arinago zihoan; eta arinago joanda, irabazi egiten zuen.

Logikoa.

Baina barruan zekarren erregaia amaitzean apurtu egin zen.

Lehiakortasunak kalte egin zion, baina lehiakortasun bera izan zen ondoren nutrizionistarekin hitz egin eta korapiloa askatzen hasten lagundu ziona.

Ez da erraza horrelako esperientzia bat publikoki kontatzea. Horregatik eskertzen diot hainbeste Uxoari hitz egitera animatu izana.

Esperientzia hau ezagutzea opari bat da, gainerakoak izan diren moduan.

Audioan

Podcast moduan ere partekatzen ditugu elkarrizketa hauek, hemen iritsi zaitezke haietara.

‘Nire erreferenteak’ proiektua

Hemen daukazu ‘Nire erreferenteak’ proiektuari buruz informazio gehiago:


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *