Ez nuke topikoetan erori nahi Imanol Agirretxe aurkezterako orduan.
Unibertsitateko nire lagunek esango luketen moduan, tipo naturala da Imanol. Sanoa.
Zorionekoa izan da futbolari profesionala izatearren? Edota koitadua, ezin osatu, lesionatuta goiz samar futbola utzi behar izan zuelako? Perspektiba kontua.
Lesioa lezio bihurtu du Imanolek eta gustura jaso dut bere lekukotza. Eta ikasi duena, ze mina hartu zuenetik egin duen bide luze zein zail honetan ondo hausnartu eta makina bat ondorio atera ditu.
Imanolek eta biok laguntzat daukagun Kepak egin zuen elkarrizketarako zubi-lana, eta, hemendik ere eskertu nahiko nieke elkarrizketa hauek denak egiten lagundu didazuen guztiei. Proiektuaren parte zarete.
Audioan
Podcast moduan ere partekatzen ditugu elkarrizketa hauek, hemen iritsi zaitezke haietara.
‘Nire erreferenteak’ proiektua
Hemen daukazu ‘Nire erreferenteak’ proiektuari buruz informazio gehiago:
- Aurkezpena
- Markel Irizar, lehen elkarrizketa
- Ainhoa Lendinez, bigarren elkarrizketa
- Ibon Oregi, hirugarren elkarrizketa
- Nere Arrieta, laugarren elkarrizketa
- Igor Elizburu, bosgarren elkarrizketa
- Maria Iraolagoitia, seigarren elkarrizketa
- Xabi Osa, zazpigarren elkarrizketa
- Uxoa Irigoien, zortzigarren elkarrizketa
- Jokin Lizeaga, bederatzigarren elkarrizketa
- Irati Idiakez, hamargarren elkarrizketa