Autor: Mikel Lizarralde

  • Hamargarren etapa

    Patxadaz ekin nion ostegunean egindako etapari. Goierrin nengoen, hainbat senide eta lagunen bizitokia, eta amaren jaiotetxetik pasatzekoa nintzen. Duela 21 urte kotxeko karnetaren azterketa egindako toki berean aparkatu eta hasi nintzen pedalei eragiten, Beasaingo kiroldegian. Haizea berriz ere hegoaldetik bultzaka. Hasieran lagun izan nuen Ordizia eta Itsasondorantz. Trenbide gainetik eta autobide azpitik pasata igo nintzen […]

  • Bederatzigarren etapa

    Gaur hilabete egin nuen Debagoienan zehar zortzigarren etapa. Hilabetean Eibar inguruko aldapetan ibili naiz gora eta behera. Lautada gutxi gurean eta azken txanparako prestatzeko modu aproposa. Atzo ekin nion nire Gipuzkoa herriz herri honen azken herenari, federatuta gaudenok herritik irteteko daukagun baimenari esker. Tolosan ibaian beherantz joaten hasi nuen eguna. Anoeta, Irura, Villabona eta eguneko…

  • Zortzigarren etapa, eta STOP, denbora baterako

    Kosta zait ba zortzigarren etapari buruzko laburpen hau osatzea. Urtarrilaren 22an, ostiralean, iragarri zuten ezingo genuela gure herritik irten denboraldi batean, covid-19 izurritea geratzeko edo. Mekagoen, eta nik oraindik makina bat herri bisitatzeko Gipuzkoa herriz herri ekimenean! Larunbatean agendak ez zuenez aukerarik ematen, igandean izan beharko zuen. Eguraldiaren iragarpenak zioen hamarretatik aurrera ateri egongo zela…

  • Zazpigarren etapa, Txindokiren kerizpean

    Gaurko asmoa zen Tolosan kotxea laga eta iparraldera dituen herriak zeharkatzea: Anoeta, Villabona, Irura, … Baina atzo ikusi nuenean zerrenda horretako hiru herri itxita zeudela koronabirusa dela eta, planak aldatzea derrigorrezkoa iruditu zitzaidan. Horrela, Alegian kotxea utzi eta Altzorantz igotzen hasi dut goiza. Goiz freskoa. Erreka-zuloetan hotza egiten zuen, Lizartzara jaistean konprobatu ahal izan dudan…

  • Bosgarren eta seigarren etapak

    Amama donostiarra nuen baina, bitxia izan daitekeen arren, gutxitan ibilia naiz Donostia inguruan bizikletan. Horregatik neukan gogoa egin berri ditudan bi egun hauetarako. Bosgarren etapa Donostia inguruko lehen etapan bidelagun izan nuen Iker, unibertsitateko gelakide eta laguna. Arazo tekniko txiki batzuen ostean Anoetatik irten, Loiolara jo eta ibaian gorantz jo genuen Astigarraga eta Hernani aldera.…

  • Hirugarren eta laugarren etapak

    Hobe da plan bat edukitzea, nahiz eta txarra izan, norabiderik gabe jardutea baino. Horregatik egin nuen ibilbidearen aurreikuspen hau, Ipuruatik hasi eta etapak erlojuaren orratzen zentzua jarraituz egitea, nolabait. Baina, optimistegia izan nintzen eta ez nuen pentsatu Filomena eta konpainia etorriko zirenik dena zuri-zuri utzita. Bi aste pasatxoren ostean atzo egin nuen hirugarren etapa. Gainera,…

  • Lehen bi etapak

    Hasi da abentura, eta ibilbidearen lehen bi etapak eginda daude jada: Lehen etapa: Larunbatean hasi nuen nire «Gipuzkoa herriz herri» bidaia. Goiz hotza berotzeko balio izan zidan SD Eibarrek egindako bideo hau, betirako gordeko dut behin Ipuruako futbol-zelaian bizikletan ibili nintzela, eskerrik asko, Unai! Mikel Lizarralde @macmikel eibartarrak Gipuzkoa herriz herri zeharkatuko du bizikletan, esklerosi…

  • Gipuzkoa herriz herri, ibilbidea

    Hamabi etapatan aurreikusten dut bisitatzea 89 udalerriak «Gipuzkoa herriz herri» erronkan. Eibar ingurutik hasi eta erlojuaren zentzuan Bidasoa alderantz joko dut, ondoren etorriko dira Tolosaldea, Goierri eta Debagoiena. Noiz egingo dudan etapa zehatz bakoitza? Auskalo! Eguraldia eta etxeko agendak uzten duten heinean. Hauxe da pentsaturikoa: Lehen etapa: abenduaren 26an egina 60 km, 990m + Ipurua…

  • Hartu arnasa, hastera goaz

    Ander Izagirrek dio Pirenaica liburuan maite duela bidaiak etxeko atarian hastea, pegora parean, pedalen klak hotsak ekarriko dituen abenturen promesarekin. Bihar goizean hasiko dut Gipuzkoa herriz herri abentura. Ipurua futbol-zelaitik, goizeko 10:00etan, aldapan gora Elgetarantz. Euskalmetek eguraldi eskasa iragarri du biharko. Aldapan gora eta eguraldi petrala, gure irribarreak alaituko du eguna, seguru! Koadernoan apuntatu ditut…

  • Ni ez naiz diagnostiko bat

    Sei urteko alabak galdetu zidan ea nire gaitzak zein izen zuen, eta horren harira sortu zitzaidan hausnarketarekin idatzi nuen artikulu hau.