Igor Elizburu


Errespetuz begiratzen diet gurpildun aulkiei.

Diagnostikoa jaso nuenean, gaitzari buruz Interneten bilatu eta hori bakarrik ikusten nuen.

Hasieran uste nuen azkar xamar amaituko nuela halako batean. Gerora, ikusten ari naiz aulkian amaitzeko aukera hor dagoela, baina ez daukala zertan berehalakoa izan.

Aulkiak ematen didan errespetuagatik nahi nuen hitz egin aulkian eserita dagoen norbaitekin.

Urteak dira Igor ezagutzen dudala, eta urteak dira Igor gurpildun aulkian dagoela. Guztiz onartua dauka duela hogeitaka urte aulkian geratu izana.

Horrela bizi da, horrela egiten du aurrera.

Berak dioen moduan, gurpildun aulkia ipurdi azpian daramalako Igorrek, eta ez buruan.

Audioan

Podcast moduan ere partekatzen ditugu elkarrizketa hauek, hemen iritsi zaitezke haietara.

‘Nire erreferenteak’ proiektua

Hemen daukazu ‘Nire erreferenteak’ proiektuari buruz informazio gehiago:


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *