Non jarri arreta, maite gaituztenengan edota iseka egiten digutenengan?
Ematen diguten horiengan edota kentzen digutenengan?
Teoria denok dakigu, baina praktika da zailena.
Xabik praktikatu behar izan zuen, derrigor.
Ezberdin jaio zen, beso erdia falta zitzaiolako.
Momentu zailak pasa zituen, baina inguruko bakar batzuen burlak gainditzen jakin zuen.
Arreta maite zutenengan jarri zuen, bere bizitzaren kontrola berak hartu zuen eta bizitza gozatzen dihardu.
Azkenaldian crossfitean dihardu buru-belarri (ikusi bere Instagram kontua, begira ze gauza egiteko gai den). Hor jartzen du bere arreta eta ahalegina, eta aurrera doa, irribarre handi batekin.
Audioan
Podcast moduan ere partekatzen ditugu elkarrizketa hauek, hemen iritsi zaitezke haietara.
‘Nire erreferenteak’ proiektua
Hemen daukazu ‘Nire erreferenteak’ proiektuari buruz informazio gehiago: