Kitto. Amaitu da ‘Nire erreferenteak’ proiektuko elkarrizketa-txanpa.
Baina, hausnarketa txiki bat partekatu nahi dut zuekin.
Elkarrizketak jarraitu badituzue jabetuko zineten oso antzerakoak zirela egiten nituen galderak.
Eta behin eta berriz errepikatzen zen ideietako bat zen denok daukagula zerbait. Denok jaso dugu kolperen bat, nahiz eta ondorioek ez daukaten bista-bistakoak zertan izan.
Makina bat ordu partekatu ditut Pello Osororekin proiektu honetan zehar. Eta, hara, halako batean bere aitaren bidez jakin nuen Pellok ere bere kolpea jasoa zuela.
Gutxien espero nuen pertsona. Punta-puntako triatleta. Egunean ez-dakit-zenbat ordu entrenatzen dituena. Elkarrizketa denetan alboan izan dudan laguna.
Proiektu hau hankamotz geratuko litzateke Pelloren ahotsa eta bizipenak ez bagenitu jasoko.
Gutxien espero duzun horrek ere bere istorioa izan dezakeelako. Nahiz eta normal-normal ikusten dugun.
Eta, akaso, onartzen dugunean denok ditugula gure kolpe eta sufrikarioak, utziko diogu besteak azkarregi eta gupida barik epaitzeari. Besterik ez bada, besteek gurekin berdin jokatzea nahi dugulako. Edota denongandik daukagulako zer ikasia.
Audioan
Podcast moduan ere partekatzen ditugu elkarrizketa hauek, hemen iritsi zaitezke haietara.
‘Nire erreferenteak’ proiektua
Hemen daukazu ‘Nire erreferenteak’ proiektuari buruz informazio gehiago.