Maria Iraolagoitia


«Honek gauza onak ekarriko ditu» esan zidan emazteak ospitaletik etxeratu berritan. Denborarekin arrazoia eman diot.

Nahiago nuke esklerosi anizkoitzik ez baneuka.

Oso argi daukat hori. Nire egoera ona izan arren, bihar bertan sendabidea topatuko balute ahalik azkarren hartu nahiko nuke.

Baina gaitzari gauza on bat onartzen diot: zaplada bat izan da. Gozatu bizitza.

Eta zaplazteko bat jaso ostean, zure onera itzuli ostean, hasten zara ingurura begiratzen eta egoeraren kontzientziaz jabetzen.

Minbizia kaka zahar handi bat da.

Mariak eta bere neba-ahizpek ama galdu zuten gaztetan bularreko minbiziarekin. Prozesu berdina bizi izan du Mariak orain gutxi bularreko minbiziarekin, eta gainera metastasia agertu zaio orain. Iraganean, orainean eta etorkizunean utzi dio arrastoa minbiziak.

Baina Mariak irmo adierazten du bera dela bere bizitzaren jabe eta lemazaina. 

Nahiago luke Mariak minbizia bihar bertan sendatu, baina horren zain geratu beharrean, bizitzen saiatzen da, bere indar guztiekin.

Hementxe Mariaren elkarrizketa:

Audioan

Podcast moduan ere partekatzen ditugu elkarrizketa hauek, hemen iritsi zaitezke haietara.

‘Nire erreferenteak’ proiektua

Hemen daukazu ‘Nire erreferenteak’ proiektuari buruz informazio gehiago:


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *