Hemen eta orain, bizi elkartea

Bizi.eus proiektua Mikel Lizarraldek abiatu zuen. 1980an jaiotako eibartarra. 2018 hasieran esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten. 

Beste pertsona batzuen bizipenak ezagutzea oso garrantzitsua izan zen diagnostikoak suposatu zuen hasierako kolpeari buelta ematen hasteko.

‘Hemen eta orain, bizi’ elkartearen helburua da bizitzako kolpeen aurrean pertsonen esperientziak jaso eta partekatzea.

Ezagutu gure elkartea hemengo azalpena irakurrita.

Zer da esklerosi anizkoitza?

Gaixotasun autoimnunea da, degeneratiboa eta kronikoa da, sendabiderik gabekoa. Pagotxa ederra.

Kotxe istripuen ostean, gazteengan desgaitasun gehien eragiten duen arrazoia da.

Mila lagunetik batek daukagu esklerosi anizkoitza. Gipuzkoan 700 bat lagunek daukagu, Euskal Herrian 3.000 inguruk. Horrenbeste izanda, zergatik ezagutzen dugu hain gutxi?

Ezagutu esklerosi anizkoitza azalpena hemen irakurrita.

Bloga:

Pello Osoro

Kitto. Amaitu da ‘Nire erreferenteak’ proiektuko elkarrizketa-txanpa. Baina, hausnarketa txiki bat partekatu nahi dut zuekin. Elkarrizketak jarraitu badituzue jabetuko zineten oso antzerakoak zirela egiten nituen

Leire Calvo

Zeinen garrantzitsua den non jartzen dugun arreta, perspektiba. Ikaragarri korapilatsua da Leireri gertatu zitzaiona. Lankide batek manipulazio bat egin zion eta horrek ondorio larriak sortu

Imanol Agirretxe

Ez nuke topikoetan erori nahi Imanol Agirretxe aurkezterako orduan. Unibertsitateko nire lagunek esango luketen moduan, tipo naturala da Imanol. Sanoa. Zorionekoa izan da futbolari profesionala

Irati Idiakez

Irati Idiakez getariarrak autobus istripua izan zuen Txilen, 2017ko abenduan. Horren ondorioz beso bat galdu zuen. Hasiera gogorrari aurre egin eta gaur egun snow-an mundu mailako lasterketetan lehiatzen da, bizitza gozatuz

Jokin Lizeaga

Bi arrazoirengatik nago gaur pozik. Lehenik eta behin, Jokinen elkarrizketa argitaratzearren. Bere izena ezaguna egingo zaizu, ziurrenik, mendian makina bat lasterketa irabazia delako. Edota duela

Uxoa Irigoien

Errege egun bezperako oparia da gaurko hau. Tira, orain arteko zortzi elkarrizketak opari bat iruditzen zaizkit, baina zer esango dut ba nik! Mendi-korrikalaria izan zen

Xabi Osa

Non jarri arreta, maite gaituztenengan edota iseka egiten digutenengan? Ematen diguten horiengan edota kentzen digutenengan? Teoria denok dakigu, baina praktika da zailena. Xabik praktikatu behar

Maria Iraolagoitia

«Honek gauza onak ekarriko ditu» esan zidan emazteak ospitaletik etxeratu berritan. Denborarekin arrazoia eman diot. Nahiago nuke esklerosi anizkoitzik ez baneuka. Oso argi daukat hori.

Igor Elizburu

Errespetuz begiratzen diet gurpildun aulkiei. Diagnostikoa jaso nuenean, gaitzari buruz Interneten bilatu eta hori bakarrik ikusten nuen. Hasieran uste nuen azkar xamar amaituko nuela halako

Nere Arrieta

Nereri egindako elkarrizketa desberdina da. Orain arteko protagonistek bizitzan zehar jaso izan dituzte kolpeak. Nerek ez. Bera horrela jaio zen, displasia fibrosoarekin. Gaitz arraro batekin.

Ibon Oregi

Ez zait ganorazko hitzik etortzen Ibon Oregiren elkarrizketa zuei aurkezteko. Irudipena daukat bere bizipenen alboan txiki xamar sentitzen naizela. Norberak jaso dezakeen kolpe gogorrenetariko baten

Ainhoa Lendinez

Erotu nintzela pentsatuko zuen neurologoak. Izan ere, esan nion Himalayara joan nahi nuela. Nik, esklerosi anizkoitza diagnostikatu berria zion artaburu hark. Han egon berria da