Irati Idiakez

Hiru lagunek, bakoitzak bere kasa, animatzen zaituztenean pertsona zehatz baten esperientzia ezagutzera, bada zerbaiten seinalea. Halaxe gertatu zen Iratirekin.

Getariarra da Irati Idiakez.

Getarian San Anton eguna ospatu dute astelehenean, hilaren 17an.

Duela lau urte, Donostiako ospitalera eramana zuten ordurako Irati, eta bere amonak Iribar jatetxean egindako erreboiloa patatekin eraman zion tuper batean. Eta txakolina, noski.

Hurrengo egunean itzuli zen Irati herrira.

Elkarrizketan kontatzen du nola herriko Kale Nagusian Gabonetako argi bat utzi zutela beretzako piztuta, nahita, gustuko dituelako.

Txilen istripua izan eta besoa galdu zuen Iratik. Hasiera berri hau ez zuen samurra izan. Baina inguruaren eta kirolaren laguntzaz bizitza ederra darama gaur egun.

Gabonetan pare bat egunetarako pasa zen Getariatik, eta orduan egin genion elkarrizketa, di-da batean. Merezi izan zuen.

Audioan

Podcast moduan ere partekatzen ditugu elkarrizketa hauek, hemen iritsi zaitezke haietara.

‘Nire erreferenteak’ proiektua

Hemen daukazu ‘Nire erreferenteak’ proiektuari buruz informazio gehiago:

Blogeko beste post batzuk

Pello Osoro

Kitto. Amaitu da ‘Nire erreferenteak’ proiektuko elkarrizketa-txanpa. Baina, hausnarketa txiki bat partekatu nahi dut zuekin. Elkarrizketak jarraitu badituzue jabetuko zineten

Leire Calvo

Zeinen garrantzitsua den non jartzen dugun arreta, perspektiba. Ikaragarri korapilatsua da Leireri gertatu zitzaiona. Lankide batek manipulazio bat egin zion