Nere Arrieta

Nereri egindako elkarrizketa desberdina da.

Orain arteko protagonistek bizitzan zehar jaso izan dituzte kolpeak.

Nerek ez. Bera horrela jaio zen, displasia fibrosoarekin. Gaitz arraro batekin.

Kolpea bizitzan zehar jasotzean gure bi ni daudela esan dezakegu. Aurrekoa eta ondorengoa. Eta konparazioak egiten ditugu lehengoa eta oraingoaren artean.

Nerek ez du halakorik bizi. Izatekotan, bere lagunak ziren bere beste nia. Nerabezaroan, batez ere, bere desberdintasuna oroitzen zion konparaketa.

Indar handia dauka Nerek. Ez dakit berezkoa izango duen edota bere desberdintasunak auspotua. Baina badu aurrera egiteko kemena.

Ziur naiz testigantza desberdin hau ere gustatuko zaizuela:

Nerek eta Xabik, bere senarrak, euren gaitzaren inguruko elkartea sortu dute. Euren webgunean daukazu egiten duten lana, zein sare sozialetan jarraitu ditzakezun eta baita nola lagundu ditzakezun ere, adibidez ‘Mateo izeneko opari bat’ liburua erosten.

Audioan

Podcast moduan ere partekatzen ditugu elkarrizketa hauek, hemen iritsi zaitezke haietara.

‘Nire erreferenteak’ proiektua

Hemen daukazu ‘Nire erreferenteak’ proiektuari buruz informazio gehiago:

Blogeko beste post batzuk

Pello Osoro

Kitto. Amaitu da ‘Nire erreferenteak’ proiektuko elkarrizketa-txanpa. Baina, hausnarketa txiki bat partekatu nahi dut zuekin. Elkarrizketak jarraitu badituzue jabetuko zineten

Leire Calvo

Zeinen garrantzitsua den non jartzen dugun arreta, perspektiba. Ikaragarri korapilatsua da Leireri gertatu zitzaiona. Lankide batek manipulazio bat egin zion