[vc_row][vc_column][vc_empty_space][vc_column_text]
Guri buruz
[/vc_column_text][/vc_column][vc_column][vc_empty_space][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column width=»1/4″][/vc_column][vc_column width=»1/2″][vc_column_text]Bizi.eus proiektua Mikel Lizarraldek abiatu zuen. 1980an jaiotako eibartarra. 2018 hasieran esklerosi anizkoitza diagnostikatu zioten. Orri honen amaieran irakurri dezakezu gehiago bere diagnostiko eta egoerari buruz.
2022ko udan proiektuak pausu bat gehiago eman eta Hemen eta orain, bizi irabazi asmorik gabeko elkartea eratu genuen.
Bizitzan kolpeak jasotzea ohikoa da. Kolpe hau izan daiteke gaixotasun bat, istripuaa edo dena delakoa, normala da.
Horri buruz hitz egitea ez da kolpe hauen apologia egitea, alderantziz. Kolpea jaso duen pertsonak, eta bere inguruak, egoera onartzea da aurrera egiteko lehen pausua
‘Hemen eta orain, bizi’ elkartearen helburua da bizitzako kolpeen aurrean pertsonen esperientziak jaso eta partekatzea.
Bizitzako kolpe hauei aurre egiteko hainbat modu egon daitezke. Muinean jarrera positiboa dago, baina norberak bere errezeta eta irtenbideak izan ditzake.
Ekimen honekin ez dugu bilatzen soluzio bakar bat hobestea edota elkartearen errezeta ofizialik lehenestea. Bakoitzak bere tresnak ditu. Elkartearen papera gardena izango da, pertsonen esperientziak jaso eta partekatuko dira bere horretan, gutxieneko galbae-lana eginez zein esperientzia partekatu aukeratzerako orduan.
«Pertsona hauek horrela egin dute; geratu zaitez egokia iruditzen zaizun horrekin» izan daiteke erabiliko genukeen lemetako bat.
Esperientzia hauek partekatzerako orduan ikus-entzunezkoek garrantzia izango dute. Ikus-entzunezkoei esker esperientziak modu asinkronoan, norbere nahieran, ikusi eta entzun daitezke. Halaber, topaketa eta formazio-saio fisikoak ere egongo dira, komunitatea lantzen laguntzeko tresna aproposa dira eta.
Amaitzeko, hizkuntza dela eta, euskara izango da lehenetsitako hizkuntza. Ez dira beste hizkuntza batzuetan jaso daitezkeen testigantzak baztertuko, baina euskarazko jarduna bultzatu eta lehenetsiko da, bere ikusgarritasuna bermatu eta bultzatuz.
Diagnostikoa
Hemen kontatzen dut nola diagnostikatu zidaten gaitza. Labur-labur: mendian korrika nebilela bikoitza ikusten hasi nintzen; Mendaroko ospitalean probak egin zizkidaten eta orban batzuk agertu ziren buruan; puntzio lunbar batekin likido zefalorrakideoa atera ostean, konfirmatu zen esklerosi anizkoitza dudala.
Gaur egungo egoera
Bada, hemen eta orain, ondo nago. «Bizitza normala» daramat. Astean behin Avonex izeneko botika bat hartzen dut, gaitzak lokartuta jarraitu dezan. Ahalik gehien zaintzen dut nire burua, kirola eta dieta baten bidez.
2018ko irailean dieta aldatu nuen eta kirol gehiago egiten hasi nintzen. Momentu horretatik aurrera asko hobetu zen nire egoera fisikoa eta aldartea. Burua bera hobeto igartzen dut geroztik.
Zergatik erronka hauek?
Lorpentxoek lagundu zidaten aurrera egiten, nire burua hobeto ikusten eta apurka-apurka egoera fisiko ona berreskuratzen. Bestalde, ospitalean nengoela pentsatzen nuen pena neukala zenbait kirol-proba ezingo nituelako egin.
Horregatik, hobeto aurkitzen hasi nintzenean Zegama-Aizkorri bezalako erronketan pentsatzen hasi nintzen.
Webgune honen helburua
Zegama-Aizkorri egin nahi nuela Twitterren esan nuenean oihartzun handia lortu zuen. Euskadi irratitian elkarrizketatu nindutenean ikusi nuen esklerosi anizkoitza ezagunagoa egiten lagundu nezakeela. Horra hor webgune honen helburua.
Ez nator leziorik ematera, ezta eredu moduan jartzera ere, nire istorioa kontatu nahi dizuet, besterik ez.
Hitzaldi baten bideoa
2019ko martxoan Eibarko Klub Deportiboan hitzaldi bat eman nuen «Esklerosi anizkoitza, kirola eta bizipoza» izenburupean. Hemen ikusi daiteke:
[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=»1/4″][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][vc_empty_space][/vc_column][/vc_row]