[vc_row][vc_column][vc_empty_space][vc_column_text]

Esklerosi anizkoitza

[/vc_column_text][/vc_column][vc_column][vc_empty_space][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column width=»1/4″][/vc_column][vc_column width=»1/2″][vc_column_text]

Zer da esklerosi anizkoitza?

Gaixotasun autoimnune bat da, nire gorputzak erasotzen dio nire mielinari, buruko nerbioak eta konexioak babesten dituen sustatziaren (mielina da kableen plastikoa izango balitz bezala), eta horrek inflamazioa sortzen du. Inflamazio horren emaitza izan zen nik bikoitza ikustea.

Gaixotasun degeneratiboa eta kronikoa da, sendabiderik ez duena. Eraso edo broteka egiten du aurrera. Eraso baten ondorioz mielina erasotua da eta bikoitza ikusiko duzu, edo gorputzaren parte bat ezin mugitu, edo sentikortasuna galdu azalean, … eta zenbaitzuk gurpildun aulkian amaitzen dute. Erasoa pasa ostean igual kaltetua izan den funtzioa bere onera itzuliko da, edo igual ez. Ziurgabetasun totalean bizi gara.

Gehienbat gazteei eragiten die eta hauengan desgaitasun gehien eragiten duen arrazoia da, kotxe istripuen ostean. Gaitza dutenen bi herenak emakumeak dira.

Gutxi gora-behera, mila pertsonatik batek dauka. Beraz, Eibarren 27 bat pertsonak daukagu, Gipuzkoan 700ek. Ez da gutxi. Baina nik ez nuen ezer ezagutzen, eta ezagutzen ez dugunak beldurra sortzen du.[/vc_column_text][/vc_column][vc_column width=»1/4″][/vc_column][/vc_row][vc_row][vc_column][vc_empty_space][/vc_column][/vc_row]