Nire erreferenteak

Gustuko dut besteak entzutea.

Besteengandik ikastea.

Besteen esperientziak entzun, barneratu eta niretzat balekoa den zerbaitekin geratzea.

“Gipuzkoa herriz herri” egitasmoak bi hanka zituen: bizikletan 89 udalerriak bisitatzea eta niretzat erreferenteak ziren pertsonak ezagutu eta elkarrizketatzea.

Nahikoa lan bizikletarekin ibiltzearekin eta bigarren zatia atzeratu egin nuen.

Bakarrik ezin nuen. Beldur eszenikoa?

Halakoan Pello Osoro agertu zen.

Eta halakoan Danobatgroup, Laboral Kutxa, Erreka eta Bike360 agertu ziren.

Enpresa hauek emandako laguntzari esker modu txukunean grabatu eta editatu ahal izango dugu.

Aurkezpen kapitulua da hau. Ea gustuko duzuen.

Niri ikaragarri gustatzen zait. Bai Pelloren lana eta baita Maite Arroitajauregi – Mursegok egin duen musika. Artista hitza bera txiki geratzen zaio Maiteri.

Hemen ikusi dezakezue aurkezpen kapitulua, 2 minutu dira:

Orain, asteazkenero elkarrizketa bat argitaratzen joango gara. Dozena bat guztira.

Jakinean egoteko, sartu hemen zure eposta eta harpidetu:

Harpidetu

* indicates required

Eskerrik beroenak, bihotzez, proiektu hau gauzatzeko laguntza ematen diharduzuen guztioi.