Markel Irizar

Objektiboak izanda, ni oso ondo nago.

Oraingoz esklerosi anizkoitzak apenas izan duen eraginik nire egunerokoan.

Ikusmenean pixka-pixka bat. Ezer gutxi.

Ziurgabetasuna, bai, baina nire bizitza mugatzen edo baldintzatzen duen aldaketa nabarmenik ez dut sumatzen. Zorionekoa ni.

Eta, hamaika aldiz esan dudan moduan, ez dut etor daitekeenari begira bizi nahi. Kolpeak badatoz, ikusiko dugu nola doan.

Markel Irizarrek makina bat kolpe jaso ditu, kolpe gogorrak, baina irribarre handi batekin egiten du aurrera. Ez dago beti alai, noski, baina energiaz tope bizi da, kolpeei aurre eginez, biziz.

Bere esperientzia zuzenean nahi nuen entzun. Beregandik ikasi. Bere energia pixka bat xurgatu, nolabait.

Konparaziorik ez. Ikasi bai.

Hemen daukazue ‘Nire erreferenteak’ proiektuko lehen elkarrizketa:

Blogeko beste post batzuk

Pello Osoro

Kitto. Amaitu da ‘Nire erreferenteak’ proiektuko elkarrizketa-txanpa. Baina, hausnarketa txiki bat partekatu nahi dut zuekin. Elkarrizketak jarraitu badituzue jabetuko zineten

Leire Calvo

Zeinen garrantzitsua den non jartzen dugun arreta, perspektiba. Ikaragarri korapilatsua da Leireri gertatu zitzaiona. Lankide batek manipulazio bat egin zion