Mes: diciembre 2021

  • Xabi Osa

    Non jarri arreta, maite gaituztenengan edota iseka egiten digutenengan? Ematen diguten horiengan edota kentzen digutenengan? Teoria denok dakigu, baina praktika da zailena. Xabik praktikatu behar izan zuen, derrigor. Ezberdin jaio zen, beso erdia falta zitzaiolako. Momentu zailak pasa zituen, baina inguruko bakar batzuen burlak gainditzen jakin zuen. Arreta maite zutenengan jarri zuen, bere bizitzaren kontrola […]

  • Maria Iraolagoitia

    «Honek gauza onak ekarriko ditu» esan zidan emazteak ospitaletik etxeratu berritan. Denborarekin arrazoia eman diot. Nahiago nuke esklerosi anizkoitzik ez baneuka. Oso argi daukat hori. Nire egoera ona izan arren, bihar bertan sendabidea topatuko balute ahalik azkarren hartu nahiko nuke. Baina gaitzari gauza on bat onartzen diot: zaplada bat izan da. Gozatu bizitza. Eta zaplazteko…

  • Igor Elizburu

    Errespetuz begiratzen diet gurpildun aulkiei. Diagnostikoa jaso nuenean, gaitzari buruz Interneten bilatu eta hori bakarrik ikusten nuen. Hasieran uste nuen azkar xamar amaituko nuela halako batean. Gerora, ikusten ari naiz aulkian amaitzeko aukera hor dagoela, baina ez daukala zertan berehalakoa izan. Aulkiak ematen didan errespetuagatik nahi nuen hitz egin aulkian eserita dagoen norbaitekin. Urteak dira…

  • Nere Arrieta

    Nereri egindako elkarrizketa desberdina da. Orain arteko protagonistek bizitzan zehar jaso izan dituzte kolpeak. Nerek ez. Bera horrela jaio zen, displasia fibrosoarekin. Gaitz arraro batekin. Kolpea bizitzan zehar jasotzean gure bi ni daudela esan dezakegu. Aurrekoa eta ondorengoa. Eta konparazioak egiten ditugu lehengoa eta oraingoaren artean. Nerek ez du halakorik bizi. Izatekotan, bere lagunak ziren…

  • Ibon Oregi

    Ez zait ganorazko hitzik etortzen Ibon Oregiren elkarrizketa zuei aurkezteko. Irudipena daukat bere bizipenen alboan txiki xamar sentitzen naizela. Norberak jaso dezakeen kolpe gogorrenetariko baten ostean aurrera egiteko konbikzioa dauka. Berak aitortzen duen moduan, bidea geratzen zaio, baina egingo du aurrera, ziur naiz. Demaseko indarra transmititzen du Ibonek. Elkarrizketa aurretik baino gehiago miresten dut orain…