Hartu arnasa, hastera goaz

Ander Izagirrek dio Pirenaica liburuan maite duela bidaiak etxeko atarian hastea, pegora parean, pedalen klak hotsak ekarriko dituen abenturen promesarekin.

Bihar goizean hasiko dut Gipuzkoa herriz herri abentura. Ipurua futbol-zelaitik, goizeko 10:00etan, aldapan gora Elgetarantz. Euskalmetek eguraldi eskasa iragarri du biharko. Aldapan gora eta eguraldi petrala, gure irribarreak alaituko du eguna, seguru!

Koadernoan apuntatu ditut 89 udalerrien izenak. Ez ditut izenak ezabatuko, itsusia iruditzen zait ezabatzearena, zerrendatik kentzearena; politagoa iruditzen zait markatxo bat egitea izen bakoitzaren bazterrean eta zakura gehitzea.

Blogeko beste post batzuk

Pello Osoro

Kitto. Amaitu da ‘Nire erreferenteak’ proiektuko elkarrizketa-txanpa. Baina, hausnarketa txiki bat partekatu nahi dut zuekin. Elkarrizketak jarraitu badituzue jabetuko zineten

Leire Calvo

Zeinen garrantzitsua den non jartzen dugun arreta, perspektiba. Ikaragarri korapilatsua da Leireri gertatu zitzaiona. Lankide batek manipulazio bat egin zion