Mes: diciembre 2020

  • Lehen bi etapak

    Hasi da abentura, eta ibilbidearen lehen bi etapak eginda daude jada: Lehen etapa: Larunbatean hasi nuen nire «Gipuzkoa herriz herri» bidaia. Goiz hotza berotzeko balio izan zidan SD Eibarrek egindako bideo hau, betirako gordeko dut behin Ipuruako futbol-zelaian bizikletan ibili nintzela, eskerrik asko, Unai! Mikel Lizarralde @macmikel eibartarrak Gipuzkoa herriz herri zeharkatuko du bizikletan, esklerosi […]

  • Gipuzkoa herriz herri, ibilbidea

    Hamabi etapatan aurreikusten dut bisitatzea 89 udalerriak «Gipuzkoa herriz herri» erronkan. Eibar ingurutik hasi eta erlojuaren zentzuan Bidasoa alderantz joko dut, ondoren etorriko dira Tolosaldea, Goierri eta Debagoiena. Noiz egingo dudan etapa zehatz bakoitza? Auskalo! Eguraldia eta etxeko agendak uzten duten heinean. Hauxe da pentsaturikoa: Lehen etapa: abenduaren 26an egina 60 km, 990m + Ipurua…

  • Hartu arnasa, hastera goaz

    Ander Izagirrek dio Pirenaica liburuan maite duela bidaiak etxeko atarian hastea, pegora parean, pedalen klak hotsak ekarriko dituen abenturen promesarekin. Bihar goizean hasiko dut Gipuzkoa herriz herri abentura. Ipurua futbol-zelaitik, goizeko 10:00etan, aldapan gora Elgetarantz. Euskalmetek eguraldi eskasa iragarri du biharko. Aldapan gora eta eguraldi petrala, gure irribarreak alaituko du eguna, seguru! Koadernoan apuntatu ditut…