Bederatzigarren etapa


Gaur hilabete egin nuen Debagoienan zehar zortzigarren etapa. Hilabetean Eibar inguruko aldapetan ibili naiz gora eta behera. Lautada gutxi gurean eta azken txanparako prestatzeko modu aproposa. Atzo ekin nion nire Gipuzkoa herriz herri honen azken herenari, federatuta gaudenok herritik irteteko daukagun baimenari esker.

Tolosan ibaian beherantz joaten hasi nuen eguna. Anoeta, Irura, Villabona eta eguneko lehen igoera, Adunako herrigunera. Ordura arte haizea alde izan nuen eta erraz nindoan, gero hasi ziren estutasunak. Haizea nire alde bultzaka ari zenean Indurain nintzela pentsatzen nuen, kontra jartzen zitzaidanean barraskilo ipurtandi batek ere aurreratuko ninduela pentsatzen nuen. Hori nekea haizea kontra zegoela Berastegi edo Gaztelu aldera igotzean. Eta zeinen erraz berriz Tolosa aldera jaistean, malda eta haizea fabore zeudenean. Dena den, zeinen egun polita irten zuen eta nolako paraje ederrak ikusi nituen, zoragarria!

Eta, zenbat udalerri dauden Tolosaldean, demontre! Hori bai, bakoitzera iritsi, argazkia atera, Twitterren mezua bota, … ba arnasa berreskuratzeko aukera ona. Orain arteko etapen artean atzokoa izan zen udalerri gehien bisitatutakoa: 18 udalerri, Gipuzkoako udalerrien %20a, to! Zerrenda zehatza, hementxe, iritsitako hurrenkeran: Irura, Anoeta, Villabona-Amasa, Aduna, Zizurkil, Asteasu, Larraul, Alkiza, Hernialde, Tolosa, Ibarra, Berrobi, Elduain, Berastegi, Belauntza, Leaburu, Gaztelu eta Albiztur.

89 udalerrien zerrendaren egoera behean dago. Itxura polita dauka jada. Hurrengoa, Goierri!


Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *